Iragarritakoa baino aste batzuk lehenago, Terraza udal tabernako komun eta bainugela publikoak zabaldu dira gaur, ostirala, Ereagako hondartzan, horiek zaharberritu eta hobetzeko lanak amaituta. Lan horiek, udal iturrien arabera, "Ereagako alde osoa suspertzeko eta ekonomikoki dinamizatzeko testuinguru orokorraren harira egin dira, Udalak horren aldeko apustua egin eta sektore pribatuaren laguntzarekin bultzatzen ari den prozesua baita. Bai auzotar beraientzat bai turistentzat erreferentzia-lekua da". Udal Gobernuaren arabera, "Udal ekipamenduaren hobetzeari esker hondartzari zerbitzu hobeago bat emango zaio, zerbitzu duin, kalitatezkoa eta modernoa, gure udalerriarekin eta turismoaren eta bertako mugimenduaren ikuspuntutik funtsezkoa den esparru horrekin bat datorrena. Eta, horrez gainera, bainugeletan erraz sartzeko arazoa konpondu da". Argazkia: © Getxoko Udala.