Modelo zaharrago baten ordez erabiltzeko erosi dute ontzi berria. "Hurricane 733" modeloko Zodiac txalupa erdizurruna da, zazpi metrotik gorako luzera du eta bi motor ditu, bikiak eta ahaltsuak, 130 zaldi-potentziakoak. Osagai nagusien artean, bi flotagailu modular indartuak nabarmentzen dira. Ertzaintzaren arabera, ontzia "ustekabeko edozein egoeratan erraz desmuntatu eta aldatu daitezke. Berezitasun hori lagungarria izango da mantentze lanak errazteko, osagaien bikoiztasuna bezala; kostuak txikiagoak izango dira, matxuraren bat dagoenean ez dutelako ontzi osoa eraman beharko konponketa-instalazioetaraino".
Baina, bilaketa eta erreskate lanetan ez ezik "beste polizia-jarduera batzuetan" ere erabiliko dute txalupa berria. Horretaz gain, Itsas Atala indartzeko planetan aurreikusita dago antzeko beste ontzi bat eskuratzea gutxi barru.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.