Gaur, arratsaldeko 7:30ean, "La sociedad desescolarizada" liburua aurkeztuko dute
Eztabaida gune antiautoritarioak Algortako Villamonte plazako A4 zenbakian duen lokalean.
Ivan Illich pedagogo, filosofo, apaiz eta saiogile mexikarra zenak 1971n argitaratu zuen liburu hura, eskolak pertsonen garapen autonomoa eragozten duela plazaratu, eskolak transmititzen dituen baloreak gaitzetsi, eta eskolan emandako ezagueren baliagarritasuna zalantzan jartzeko asmoz. Eskola ereduan erreformak proposatzetik urrun, Illichek eredu bera bertan behera uztera deitu zuen. Liburuak orain 40 urte kaleratu arren, gaur egungo jendartean indar bera dauka. Hori dela eta berrargitarapena plazaratu du
Brulot argitaletxeak. Gaurko aurkezpenean, edizio berriaren aitzinsolasa idatzi duen Pedro García Olivo idazleak parte hartuko du. Berak ere eredu hezitzaile tradizionalari zein eredu alternatiboei kritika zorrotza egin die "El irresponsable" eta "El educador mercenario" liburuetan. Argazkian, Leioa eta Erandioko campuseko ikasleek selektibitatea salatzeko jarritako pnakarta bat.