Abrako hondar erauzketa bertan behera uztea eskatu dute Arriluzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 14a, 22:35

Extreme Man triatloia hartu zuen atzo Ereaga hondartza inguruak. Hori aprobetxatuz, Luzuero gaina inguruko dragaren kontrako elkarretaratze-argazkia egin zuen Abra Bizirik Getxoko plataformak. Hitzordua 13:00etan jarrita zegoen Arriluzen eta 70 bat lagun elkartu ziren bertan. Eguerdiko 12etatik esku-orriak banatzen eta sinadurak batzen ere ibili ziren. Bilboko Portuak Punta Luzerotik gertuko kanpo-itsasoan, Abra II izeneko hondoan, hondar eta itsas-hondoko materialen 50 milioi metro kuboren erauzketa egiteko proiektua du. "Draga erraldoi horrek korronteetan, olatuen alturetan, hondartzetan, itsas-azpiko izadi eta landaredian zein arrantzan eragin kaltegarriak, berehalakoak, atzeraezinak eta iraunkorrak izango ditu", salatu zutenez. Getxoko zenbait auzokide eta elkarte, horretaz kezkaturik, urte hasieran biltzen hasi ziren Abrako hondar erauzketa erraldoi horrek eragin ditzakeen kalteez informatzeko, eta draga hori gelditu nahian. Horren ondotik, asanbladak, mobilizazioak, sinadura-bilketak... egin dituzte.

Dragaren kontrako elkarretaratzea argazkitan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun