Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 675 urteko espetxe zigorra eskatu du Arkaitz Goikoetxea getxoztarrarentzat, Iñigo Gutierrez algortarrarentzat eta Jurdan Martitegi durangarrarentzat, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Behin behineko akusazio txostenean, hilketa saiakuntza 33 delitu egotzi dizkie Carlos Bautista fiskalak, ETA erakunde armatuak Calahorrako (Errioxa) Guardia Zibilaren kuartelaren aurka bonba furgonetarekin egindako atentatuagatik. Zazpi pertsona zauritu ziren, horien artean Guardia Zibileko bi agente. Horiekin batera beste hainbat delitu ere leporatu dizkie: terrorismo txikizioa, lehergaien jabe izatea, ibilgailuen lapurreta eta bi pertsona atxiki izana. Bautistaren arabera, Arabako Herrera mendatean autoa lapurtu horretan zihoazen bi lagunak lotuz eta, lehergailuz bete ostean, kuartelaren atean leherrarazi zuten. Argazkian, Iñigo Gutierrezen argazkia auzokide batek helduta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!