Publizitate gabeko prozedura negoziatuaren bidez udal arkitekto berria kontratatu dute Lemoizen. Kontratazio mota horretan, tokiko erakundeak hiru arkitektoei, gutxienez, gonbitea egin behar die eta, ondoren, haiek aurkeztutako dokumentazioa eta proposamenak aztertuta, zein den egokiena erabaki behar du.
Lemoizko Bilduren "harridurarako", ordea, "aurretik baldintzak betetzen ez dituzten bi arkitektoei eskaini zaie lanpostu hau. Beraz, inongo lehiarik egon barik, hirugarrena, eskatutako baldintzak betetzen zituen bakarra, aukeratu dute"; Iskander Atutxa Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburu zein Eusko Legebiltzarreko presidente ohiaren semea, alegia. Hori dela eta, koalizio ezkertiarrak "bere lagunak kolokatzeko ohitura zaharra eta itsusiarekin jarraitzea" leporatu dio EAJren udal gobernuari. Argazkian, Juan Maria Atutxa Agirre Lehendakaria Batzordearen aurkezpenean 2010eko otsailaren 24an, Bilboko Carlton hotelean / © Sabino Arana Fundazioa.