Hirugarren afari akustikoa egingo dute bihar Erandioko Kalezulo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 16a, 09:47
Ostegun honetan, hilak 17, hirugarren afari akustikoa izango da Erandioko Kalezulo gaztetxean, 20:30etik aurrera. Oraingo honetan, Itzubaltzeta / Romoko musika talde batek parte hartuko du: El Trio Calavera, hain zuzen ere. Menua 5 eurotan egongo da. Erandioko Gazte Asanbladak (EGA) martxoan ekin zion "Afari akustikoak" izeneko ekimenari. "Hilean behin afari lasai eta zuzeneko emanaldi desberdinez gozatzeko aukera eskaini nahi diogu herriari", azaldu dute tokiko neska-mutilek. Horretaz gain, oraindik bertaratu ez direnentzat, Kalezulo gaztetxea ezagutzeko aukera paregabea izan daitekeela uste dute EGAkoek. 2011ko urriaren 23an aurkez zuten zentro sozial autogestionatu berria Altzagako Jose Luis Goioaga kaleko 11. zenbakiko Faro enpresa ohian. Hurrengo egunean, dozena bat udaltzainek epaile agindurik gabe atea bortxatu, sartu eta barruko materiala bahitu zuten. Gaztetxea itxi bitartean, kanpoan hiru gazte identifikatu zituzten, gerora epaitegian salatu zituztenak. 48 orduren bueltan, gazteek Kalezulo zabaldu zuten berriro. Handik hilabete batzuetara, auzia artxibatu zuen epaileak. Kalezulo gaztetxea aurkezteko prentsaurrekoa otsailaren 15ean egin zuten. Argazkian, apirileko afari akustikoa / © Kalezulo gaztetxea.
Bigarren afari akustikoa argazkitan (© Kalezulo gaztetxea)



Ekimeneko kartela

AFARI
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun