Aurten 30 urte beteko ditu Berangoko Sei Herri kultur elkarteak antolatu ohi duen
ibilaldi neurtuak. Hori ospatzeko, larunbat honetan, hilak 19, bertso afaria egingo dute udalerriko frontoian, 21:00etatik aurrera. Sabelak bete ostean, Fredi Paya algortarra eta Arkaitz Estiballes galdakoztarra arituko dira kantu kantari. Hala ere, ospakizuna ez da horretara bakarrik mugatuko. Bertso saioaren ostean, Berangoko Aiher eta Durangoko Alerta taldeek eskainiko dute kontzertua, pilotalekuan bertan txosna ere izango dela. Afarirako txartelak 10 euroren truke egongo dira salgai tokiko Nebarrebak tabernan, Leioako Kurkudin, Algortako Amnistian eta Itzubaltzeta / Romoko Brankan. Orain dela 30 urte, herriko gazte talde bat ibilaldia antolatzen hasi zen eta gaur egunera arte mantendu da jende askoren laguntza eta inplikazioaz. Argazkian, ibilaldi neurtuaren ostean egin ohi duten herri bazkaria, iaz.