Metro Bilbao garraio enpresako lan gatazkari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko
Eztabaida gune antiatoritarioak. Solasaldia hiriarteko treneko greba batzordeko kideek eskaini dute, 19:30etik aurrera, Algortako Villamonte plazako A4 zenbakian dagoen lokalean. Metro Bilbaoko zuzendaritzak 2011ko uztailaren 11ko akordioan adostutakoa bete ez zuelakoan, azaroan ekin zieten berriro lanuzteei sindikatu guztiek, CCOOk izan ezik. Aipatu hitzarmenak itxi zuen ekainean eta uztailean 8 egunetan lanuzteak eragin zituen auzia. Gatazkaren egungo egoerari dagokionez, ebazpen judizialak tartean, Lan Harremanen Kontseiluan sortutako elkarrizketa-mahaiaren batzarrak jarraitu artean mobilizaziorik egingo ez zutela jakinarazi zuten maiatzaren 3an ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek. Argazkian, metroko langileek egindako mobilizazioetariko bat / ©
LAB Metro Bilbao.