Gunea Eguna izango da larunbatean Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 16a, 11:05

Lehendabiziko Gunea Eguna ospatuko da larunbat honetan, maiatzak 19, Azkoitian, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta. Egitarau zabala prestatu dute egun horretarako, goiz eta arratsalderako. Euskaldunon elkarteetako kideen artean esperientziak trukatzea da eguneko zutabe nagusia eta egitarauaren zati handi bat hartuko du horrek. "Topo eta topa egiteko eguna izango da. Euskaldunon elkarteen mugimenduko lagunok batu, batzuk besteengandik ikasi eta guztion artean lortzen ari garena ospatzeko eguna", azaldu dutenez. Besteak beste, orain urtebete, UKBERRI.NET argitaratzen duen Ukberri Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkartea Topaguneko bazkide bihurtu da, gainontzeko elkarteek aho batez onartuta batzar nagusian. Horrela, jada dozena erdi dira Topagunean parte hartzen duten Uribe Kosta eta Erandioko euskaldunen elkarteak: Berbalamiñe, Berbots, Bizarra Lepoan, Boluntzarreta, Egizu eta Ukberri. Argazkian, aipatu batzar orokorrean Rozio Luces Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko dinamizatzailea Topaguneko Zuzendaritza Batzordeko kide aukeratu zuten.

Egitaraua:

10:30 Harrera ekitaldia (Oteiza pilotalekuetan)
11:00 25 ideia on eta gehiago / (in)formazio pilulak / Umegunea (Oteiza pilotalekuetan)
13:00 Elkarteen azoka txikia (plazan)
13:00 Kantu Jira (plazatik)
13:00 Sukaldegunea (Kontzejupean)
14:30 Herri bazkaria (plazan)
16:30 Ekitaldia (plazan)
17:00 Erromeria (plazan)
19:00 Txaranga (herrian zehar)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun