Objektu horiek Euskal Herriko sendagileek, ospitaleek eta beste erakunde batzuk erabili dituzte. 6.000 pieza baino gehiago daude gordeta eta ikusgai, medikuntza espezialitate guztiak eta beste zientziei buruzkoak. Museoak liburutegi ona ere badu, XIX eta XX. mendeko fondoekin osaturik. Hauen artean Basurto Ospitaleko liburutegi historikoa eta XIX. mendeko hainbat hiztegi entziklopediko bereizten dira, esate baterako "Dechambreren Dictionnaire encyclopedique des sciences medicales" (100 bolumen) edota 1821eko "Diccionario de Ciencias Medicas" (38 bolumen).
Ondare zientifikoa gordetzeaz gain, museoak, zentro unibertsitarioa den neurrian, ikerketa eta irakasle betebeharrak ere baditu. Ikerketa arloan, geofisika, meteorologia edo gaixotasunen historia bezalako gaien ikuspegi globala tokian tokiko errealitatearen interesarekin batzen ditu osasun eta zientzia arlo desberdinetan. Irakaskuntza arloan, Mintegi Gelan klaseak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusirik duten titulazio ikasgai desberdinei buruzko praktikak ere egiten dira. Bere edukiak medikuntza eta zientzia historialarien eskura jartzeaz gain, Museoaren helburua publiko orokorraren artean ezagutzak eta jakintzak zabaltzea ere bada.
EHUko Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa eskola orduetan bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara, aurretiko hitzordua eskatu ostean, telefono honetara deituta: 946 012 790.