Euskal Herriko konpainiak sortutako beste hainbat ikuskizun izango dira ikusgai Umore Azokaren lehenengo egunean, tarteko Ane Mirenek eskainiko duen "De viaje" bihurrikatze-saioak; Teatro Salitreren "Amor ciego" lana, bertan aita eta semearen ezusteko topaketa agerian jarriz; "Up!!!" ikuskizunean Xabi Larreak gorpuzten duen pertsonai xelebre, suharra, adarjotzailea eta indarrez beterikoa eta zirkuko hainbat trebezia maisuki eskaintzen dituena; eta azkenik, jostura tailer batera gerturatzen diren pertsonaiek josten dituzten istorio pertsonalak agerian jartzen dituen Pez Limboren "Lana" ikuskizuna.
Estreinaldi gehiago
Azokaren lehenengo egunean eskainiko diren gainontzeko estreinaldiak La Calabaza Danza-Teatro konpainia andaluziarrak eta Marco Carolei italiarrak eskainiko dituzte. Lehenengoek taularatuko duten "La postal" lanean itxura batean zoriontsu bizi den bikote baten ohikeria jartzen du agerian; eta Marco Caroleren "Taxi" ikuskizunak Fiat 500 autoa gidatu eta erraz maitemintzen den taxilaria erdi dandy erdi eroaren nondikoak jartzen ditu agerian. Eguneko egitaraua Laura Kibel, Histoire de famille, Les singuliers associes, Elegants, Doble Mandoble, La Passante, Una de dos, PakiPaya, Ciatures eta La Industrial Teatreraren ekitaldiekin osatuko da.