Urtero legez, 5 eta 14 urte arteko neska-mutilei zuzendutako Iñaki Saez udako futbol topaketak antolatu ditu
Leioa Kirol Elkarteak. Bertan, futbolari gazteek euren jokoa hobetzeko eta kirol horren inguruko hainbat ariketa egiteko aukera izango dute, beti ere euskara ardatza izanik. Parte hartzaileak hiru taldeetan banatuta egongo dira: lehenengoak ekainaren 25tik 29ra arte izango ditu topaketak; bigarrenak uztailaren 2tik 6ra arte; eta azkenak uztailaren 9tik 13ra. Ordutegia goizekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez hainbat zonaldetatik abiatuko den autobus zerbitzua ere egongo da, hala nola, Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea eta Bilbotik. Topaketen helburu nagusiak ondokoak dira: jokoaren interpretazioa hobetzea, gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea, eta euskararen erabilera sustatzea, besteak beste. Bertan parte hartzeko,
campusleioa[abildua]yahoo.es helbide elektronikora bidal daiteke mezua edo 675 533 528 telefono zenbakira deitu. Argazkian, Javi Martinez Athleticeko jokalaria iaz topaketetan parte hartu zuten neska-mutilekin / ©
Leioa.net.