2012ko Udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean zabalduko du
Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak. Bazkideek aukera izango dute maiatzaren 21etik 24ra (biak barne) izena emateko eta bazkide ez direnek maiatzaren 28tik 31ra (biak barne). Egunero, goizeko 10:00etatik 13:30ak arte eta astearte eta ostegunetan ere 17:00etatik 18:30ak arte. Ez da onartuko ordutegi honetatik kanpo ekartzen den orririk, azaldu dutenez. Izen ematea ezin izango da ez telefonoz, ez postaz egin; diru-sarreraren ziurtagiriarekin (EK 3035 0108 06 1081032766) eta Osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora agertu eta bertan izen emate orria bete beharko da. Beti bezala prezio ezberdinak egongo dira: lehenengo txandan (ekainaren 25etik 29ra), 40 euro bazkideek, 55 euro bazkide ez direnek, eta 20 euro Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek. Eta bigarren (uztailaren 2tik 13ra) eta hirugarren txandetan (uztailaren 16tik 27ra), 80 euro bazkideek, 110 euro bazkide ez direnek, eta 20 euro Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek. Argazkian, Bapirukeko umeak skate ikastaro batean.