
Gaur hasi eta igandera bitartean, 47 antzezlan ekarriko ditu Leioara Umore Azokaren 13. edizioak. Bada, guzti horietatik "euskaraz bost bakarrik" direla salatu du
Berbalamiñe euskara elkarteak. Euskaltzaleek azaldu dutenez, badira urte batzuk
Umore Azoka egiten dela herrian eta oraindik Udalak "ez du antzerkien erdia ere euskaraz eskaini". "Zenbat denbora itxaron behar dugu antzerkiak euskaraz ikusteko? Hori ote da Leioako Udalak duen plana euskararen normalizazioaren bidean? Zergatik ez du Udalak euskarazko antzerki gehiagorik eskaintzen Umore Azokan? Leioako euskaldunok gure herrian euskaraz bizi nahi dugu eta egunero ahalegin horretan lanean dihardugu. Horregatik, Umore Azokan ere antzerkia euskaraz ikusi nahi dugu, eta zuk?", adierazi dute Berbalamiñekoek. Argazkian, aurtengo Umore Azokak taularatuko duen ikuskizunetako bat / © Umore Azoka.