Homofobiaren kontrako adierazpenarekin bat egin du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 17a, 14:00

Getxoko Udalak, Bozeramaleen Batzordeak aho batez onartuta, bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiak sexu askatasunari eta sexu dibertsitateari buruz kaleratutako manifestuarekin, gaur, maiatzaren 17an, ospatzen den Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna dela eta. Manifestuaren arabera, Getxoko Udalak konpromisoa hartzen du honako hauetarako: herritar guztiak errespetatzeko, haien orientazio sexuala eta genero-identitatea edozein dela ere; pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa errespetatzeko eta adierazpen homofoboak, lesbofoboak eta transfoboak kondenatzeko; mundu osoan erabat despenalizatzea eskatzeko eta transexualitatea despatologizatzeko eta psikiatriako eskuliburuetatik kentzeko; espazio publikoan eta bereziki kirol arloan (aurten alor horretan zentratu baita kanpaina) egindako adierazpen afektibo-sexualen eta genero-identitateen ikusgarritasuna errespetatzeko; lanerako, kirola egiteko eta aisialdirako guneak erabiltzeko eskubidea bermatzeko; komunikabideetan, agerraldi kulturaletan, sozialetan, artistikoetan eta abarretan aukera sexual eta genero-identitate bakoitzaren irudi duina sustatzeko; gizarte anitzago, irekiago eta integratzaileago baten alde lan egiteko, eta sexualitate anitzerako bide egiteko eta sexualitate askearen-aukera eta orientazio sexualerako eta genero-identitaterako askatasuna barne-aurkako jokabide guztien kontra egiteko. Argazkia: cc-by-nc Erprofe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun