Duela zazpi urte hiru kartzela ezberdinetako egonaldietan idatzi zituen Antzak kronikak, gogoetaz, poema laburrez eta bertsoz osatuak.
Hitz hauek aukeratu dituzte antolatzaileek egileak berak idatzitako hitzaurretik:
(…) Sartu berritan ia egunero dago zerekin harritu. Urteak pasatu ahala, asaldatzeko ahalmena ez galtzean dago bizirauteko gakoa.
Kartzelak min ematen du, beldurra sentiarazten digu eta gugan inoiz sumatu ez genuen gorrotoa ernarazten du. Horiek izan ziren nigan ordura arteko indar ezezagunez nagusitu ziren sentimenduak. Eta sentimendu horiek garaitu ez nintzaten aurre egiteko modua aurkitu behar izan nuen. Nire burua antolatu nuen eta borroka egiteko prestatu.
Kartzelak irentsia ez izateko, norberak hobeki egokitzen zaion jarrera hartzen du. Isolamenduaren aurrean, idaztea izan zen nik hautatu nuen defentsa tresna (…).
Mikel Antza preso politiko donostiarrak espetxean idatzitako "Bakarmortuko kronikak" liburuaren aurkezpena izango da ostiral honetan, hilak 18, Plaza Beltza herri kultur-gunean. Hitzordua 19:00etan jarri dute Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko lokalean. Besteak beste, Mitxel Sarasketa, Oier Gonzalez eta Zorion Zamakola preso ohiek hitza hartuko dute. Mikel Antza 2004an atxilotu zuten bere emazte Marixol Iparragirrerekin eta semearekin zegoela Bearnon. Segidan Estatu frantseseko kartzela batera eraman eta bakartze moduluan eduki zuten lau hilabetez. Egoera berri eta latz horretan zegoela, bizirik jarraitzeko modu bakarra idazten hastea zela ohartu zen Antza eta halaxe idatzi zituen "Bakarmortuko kronikak" liburuan bildu diren testuak. Testuak 2004. eta 2005. urteen artean idatzi zituen Antzak, koaderno batzuetan. Idazki horiek