D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketaren azken eguna izan da gaurkoa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Akusazioak eta Defentsak balorazioa eta azken ondorioak azaldu behar zituen gaurko saioan eta fiskalak Fernando Antia eta Aitor Liguerzanaren aurkako akusazioa bertan behera utzi du eta jaitsi egin ditu gainerako hamaika lagunentzat eskatuta zituen zigorrak,
Berria.info agerkariak zabaldu duenez. Bederatzi auzipeturentzat eskatutako zigorra bederatzi urtetik seira jaitsi du, tartean Eli Zubiaga algortarra, Iker Rodrigo lutxanarra eta Arantza Urkaregi Leioa eta Erandioko campuseko irakasle bilbotarra daudela. Horiei guztiei ETAko kide izatea leporatzen die fiskalak. Xabier Isasa eta Jose Antonio Munduate santutxuarren kasuan, berriz, zazpi urtetik bostera jaitsi du eskaera. Azken hauei ETAri laguntza eman izana leporatzen die Vicente Gonzalez Mota fiskalak. Argazkian, apirilaren 14ean Algortan izandako agerraldi jendetsua.