Uribe Kosta eta Erandioko plazak ere presoen eskubideen alde betetzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 18a, 11:54

Euskal preso politikoen oinarrizko giza eskubideen alde eta kartzela politika konponbide irizpideetara aldatzea eskatzeko asmoz, larunbat honetan, maiatzak 19, plazak betetzeko deia egin du Herrira mugimenduak. Euskal Herri luze zabalean 225 hitzordu inguru izango dira, eta Uribe Kosta eta Erandion ere ez dira atzean geratu. Eskualdeko ia herri guztietan egongo dira bateratzeak, oturuntzak, kalejirak eta abar. Besteak beste, Itzubaltzeta / Romon eta Urdulizen egun osoko egitarauak prestatu dituzte, herri bazkaria eta guzti izango dela. Tokiko herri bilgunearen aurkezpena ere egingo dute batean zein bestean. Sopelari dagokionez, goizeko jolas eta herri kirolen ostean, saiheski erreaz beteko dituzte sabelak, arratsalde-gaueko ekitaldi eta kontzertura indarrez heltzeko. Algortan, berriz, ekitaldi sorpresa iragari dute 13:00etarako, eta ondoren pintxoak eta dantza poteoa izango dira. Erandion, ordu berean egingo dute mosaiko herritarra, Irailaren 23a plazan. Eta, Leioan, Bulebarra giza-katez inguratuko dute 19:00etatik aurrera, bertan Umore Azoka dela aprobetxatuz. Azkenik, Gorlizen, Armintzan eta Plentzian ere izango dira bateratzeak. Egun, Uribe Kosta eta Erandioko 34 euskal preso politiko dago, Anjel Figueroa algortarra (etxean preso) izan ezik, Espainia eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta. Argazkian, Algortako Herrira bilguneko kideak biharko prestaketa lanetan / public domain.

Uribe Kosta eta Erandioko deialdiak:

Algorta

13:00 Ekitaldi sorpresa Telletxen eta ondoren... pintxoak eta dantza poteoa.

Erandio

13:00 Mosaiko herritarra Irailaren 23a plazan eta ondoren... triki-poteoa herritik.

Gorliz

12:30 Bateratzea Txoko Etxen.

Itzubaltzeta / Romo

12:30 Kontzentrazioa eta herri bilgunearen aurkezpena Santa Eugenia plazan.
14:30 Herri bazkaria Xake plazan. Txartelak (10 euro) salgai Baste, Branka, Txiskales eta gaztetxean.
17:00 Koadrilen arteko jolasak eta herri kirolak (koadrila bakoitzak lau lagun) Lamiako eta Pinueta arteko plaza berrian.

Leioa

19:00 Giza-katea Bulebarra inguratuz.

Lemoiz

12:30 Bateratzea Armintzako parkean.

Plentzia

17:30 Bateratzea Eliz plazan.

Sopela

Udaletxeko plazan...
11:00 Musika eta giro ona.
12:00 Umeentzako jolasak.
13:00 Herri kirolak (sokatira, txinga...).
13:30 Saiheski errea eta sagardoa.
19:00 Ekitaldia eta kalejira gaztetxeraino.
eta gaztetxean...
21:00 Kontzertua: Tommy Gun (Santurtzi), Sobieht (Sestao) eta Cable Street Beat. Sarrera: 3 euro.

Urduliz

13:30 Triki-poteoa herriko tabernatik abiatuta.
15:00 Bazkaria herriko tabernan.
16:30 Irteera udaletxeraino kalejiran.
17:00 Kontzentrazioa udaletxe aurrean. Bitartean, musika, trikitixa, merienda eta sorpresa gehiago.
20:30 Ekitaldia udaletxean.
20:40 Herrira bilgunearen aurkezpena.

Uribe Kosta eta Erandioko deialdietako batzuen kartelak (albuma)



Uribe Kosta eta Erandioko herri bilguneak sarean:

Algorta
Itzubaltzeta / Romo (Facebook)
Leioa
Sopela (Facebook)
Urduliz
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun