Azken epaiketa politikoa izatea eskatu izan dute 13 auzipetuek beraiek. Horrela eskatzen dugu guk ere, lehenengo eta bat eskubide zibil eta politiko guztien errespetuaren izenean. Eta horrekin batera, konponbide demokratikorako ezinbesteko urratsa delako salbuespenezko politika guztiak bukatzea, tartean epaiketa politikoak. Jarduera politikoa ez dadila beste inoiz ere zigorraren bankilloan eseri.
Euskal Herrian gehiengo sozial eta politikoak argi eskatzen dio estatuari gatazka politikoaren konponbiderako aukera historikoaren aurrean jarrera eraikitzailea har dezan. Horrela eskatzen ari da nazioarteko komunitatea ere behin eta berriro. Epaiketa eta zigor politikoak eta salbuespenezko politikak indargabetzeko ordua da. Elkarrizketa eta konponbide garaia da.
Eusko Alkartasuna, Alternatiba, Aralar eta Ezker Abertzalea