Gizon bat atxilotu dute Leioan txalet batean lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 17a, 21:09

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Artatzan, Leioako txalet batean lapurtzen saiatu delakoan. Izan ere, goizeko 5etan, udalerriko etxe batean segurtasun alarma jo du eta horren berri izan dute bai Ertzaintzak eta baita Leioako Udaltzaingoak ere. Bi polizi erakundeak bertaratu eta lapurraren bilaketari ekin diote inguruetan. Minutu batzuk beranduago, gizonezko bat topatu dute Artatzako jauregiko parkean, poliziak ikusita moztutako zuhaitz baten enborraren atzean ezkutatzen saiatu dena, Herrizaingo Sailaren arabera. Susmagarria identifikatu ostean, arakatzean, bihurkin bat, artazi batzuk eta emakume belarritakoak topatu dizkiote soinean. Belarritakoak txaleten egindako lapurretaren parte izan zitezkeelakoan ertzainek jabeei erakutsi dizkie bitxiak eta horiek baieztatu dute sendiaren kide batenak direla. Ertzaintzak zabaldu duenez, atxilotuak aurrekari franko du jabegoaren aurkako delituengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun