Tesia iaz irakurri zuten 300 doktoreak omenduko ditu EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 17a, 22:46

Bihar, ostirala, maiatzak 18, Euskal Herriko Unibertsitateak 2011n tesia irakurri duten 306 doktore berriei omenaldia egingo die. Doktoreak izendatzeko ekitaldia arratsaldeko 6etan burutuko dute Leioa eta Erandioko campuseko Areto Nagusian. Doktore berrietatik, 162 emakumeak dira eta 144 gizonezkoak. Bederatzi tesi Latinoamerikan irakurri dira. 306 tesietatik 37 euskaraz aurkeztu zituzten, hau da, %12,09a, 2010ean baino bost puntu gehiago. Halaber, ekimenaren zehar, 2008-09ko doktoregoko 29 sari bereziak emango dira. Ekitaldi horrekin EHUk "doktoreak prestatzearen eta arlo akademikoan zein profesionalean titulu hau eskuratzearen garrantzia" erakutsi nahi dio jendarteari. Zeremonia Iñaki Goirizelaia errektoreak gidatuko du eta Jean Louis Gout Paue eta Aturri-Lurraldeetako Unibertsitateko lehendakariak "Un nuevo marco de colaboracion transfronterizo en la formacion" hitzaldia irakurriko du. Argazkian, diploma banaketa ekitaldi bat / © EHU.

Ekitaldian doktorego eta tesien garapenaren inguruko deskribapen zehatza egingo da. Iaz, 91 tesi Zientzia Esperimentalak ezagutza-arlokoak ziren, 71 Gizarte eta Zuzenbide Zientziak; 63 Irakaskuntza Teknikakoak; 45 Osasun Zientziakoak eta 36 Humanitateak.

Aurten, ekitaldia EHUko Master eta Doktorego Eskola berriak antolatu du. Zentro horrek, master eta doktoregoko prestakuntzaz arduratuko dena jakintzaren adar guztietan, lotura estua dauka gure inguruko I+G+B guneekin, erakundeekin eta enpresekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun