LAB sindikatuak dei egiten die euskal langileei, eta orohar, euskal jendarteari, bihar, larunbata,
Herrira mugimenduak deitutako Goazen Plazara! ekimenarekin bat eginik, auzo, herri eta hirietako plazetan euskal presoen eskubideen alde egingo diren ekintzetan parte hartzera. Euskal preso politikoen kontra erabiltzen den espetxe politikaren ondorioak ezagunak ditugu: sakabanaketa, isolamendua, etengabeko xantaia, de facto aplikatzen zaien bizi osorako zigorra... Salbuespeneko kartzela politika hau, gainera, azken urteotan larriki gogortuz joan da, euskal preso politikoen kontra espresuki sortutako hainbat neurri eta dotrinen bitartez. Oinarrizko eskubideen ukatzaile eta zapaltzaile den espetxe politika hau, errepresioan eta mendekuan oinarritzen da, Estatuek gatazka politikorako baldintzatze-tresna gisa erabili izan dute, eta beraz, Estatuei dagokien horrekin amaitzea. Edonola ere, urrats horiek egitera behartzea denon erantzukizuna da. Argazkian, LAB sindikatuak hilero eskualdean egiten duen "Euskal presoak euskal lantokietara" lelopeko elkarretaratzeetako bat.