Pasa den larunbatean, Ertzaintzak 16 urteko mutil bat atxilotu zuen Berangoko diskoteka batean, lapurreta egotzita. Herrizaingo Sailak zabaldu duen bertsioaren arabera, atzemandako mutilak eta beste gazte batzuek gizonezko bat inguratu, diskotekako komunetara eraman, bertan mehatxatu eta soinean zituen diru-zorroa eta sakelako telefonoa ebatsi zizkioten. Biktimak lokaleko segurtasun zaindariei gertatutakoaren berri eman zien eta guardiek identifikatutako gazteetariko bat harrapatu zuten ertzainek ailegatu ziren arte. Poliziek adingabekoa galdekatu zuten eta, bertsio ofizialaren arabera, horrek lapurretan parte hartu izana onartu zuen. Horren ondorioz, atxilo eraman zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!