Plentziako itsasadarrera margoa isuri dutela salatu du Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 18a, 19:49

Gaur goizeko 10:00ak aldera Plentziako itsasadarrean izandako "margo isurketa ilegala" atzeman eta salatu du Plentziako Bilduk. Independentista eta soberanisten koalizioak zabaldu duen bertsioaren arabera, itsas-hiribilduko "alde historiko eraikin batean egiten ari diren lanetako langile batek sobran zeukan margo zuria Artekaleko estolda batetik bota omen du, itsasadarrean agertuz". Hori ikusita, hainbat auzokidek udaltzainengana jo eta agertutako isuriaren berri eman diete gertatutakoa azter dezaten. Plentziako Bilduk jakinarazi duenez, gaur goizean gertatutakoa lehenbailehen argitzeko neurriak har daitezen eskatuko du. Argazkian, margoak uretan utzitako orbana / cc-by-sa Plentziako Bildu.

Isurketaz egindako bideoa (cc-by-sa Plentziako Bildu)



Isurketa argazkitan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun