Dokumental horren balio erantsia da euskal publikoari azaltzea mundu mailako pertsona hauek euskal gatazkaz eta honen konponbideaz duten iritzia. Orain arte ez da lan hau euskaraz ikusterik izan, eta "Argia"-k itzuli du Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Argia.com-ek ia hiru urte daramatza sarean Euskal Herriko eta euskal intereseko dokumentalak zintzilikatzen. "Argia"-ren dokumentalak.com domeinutik zuzenean sar daiteke erabiltzailea eta ostiralero lan berri bat topatuko du. Guztira 74 lan ezberdin daude ikusgai, denak euskaraz edo euskarazko azpidatziekin.
"Beranduegi" albistegian Gorka Espiauri egindako elkarrizketa (cc-by Argia.com)
"Pluja Seca - Euri Lehorra" dokumentala ikusteko sakatu hemen.