
Eneko Arruebarrena Leioako alkatearekin batera, Basaez auzoan eraikiko duten eliza berriaren lehen harria jarri zuen ostiralean Mario Iceta Bilboko gotzainak. Bertaratutakoen artean, besteak beste, Carlos Lazaro Inchausti eta Angela Grijelmo Petrement proiektuaren arduradun diren arkitektoak, Jesus Maria Arieta-Aruñabeitia Leioako parrokoa eta San Bartolomeko eliztarrak eta auzokideak izan ziren. "Laster egingo den eliza berria arkitektura aldetik kalitate handikoa izango da. Izan ere, Gotzaintzak hainbat proiektuen artean aukeratu izan du", azaldu dute udal iturriek. Aurreikuspenen arabera tenplua 2013ko maiatzerako amaituta egongo da. Kostua 1.500.000 eurokoa izan da; alde batetik, Leioako parrokiek ordaindutakoa, gutxi gorabehera %50, eta gainontzekoa epe luzerako kreditu batekin. Aita oblatuek alde egin zutenean, lehengo eliza kokatuta zegoen lurzorua higiezinetako promotore baten esku geratu zen. Horrela, Udalak eta Gotzaintzak akordio batera heldu ziren tenplu berri bat eraikitzeko. Horrela, 50 urteko udal lagapeneko lurzorua eskaintzen dio tokiko erakundeak, eta Elizak eraikin berriaren kostuez arduratuko da. Eraikin berriak egun dagoen eta ekainean botako duten eliza ordezkatuko du. Argazkian, eliza berriaren diseinua / ©
Leioako Udala.