Larunbatean atez ateko zabor bilketa ezagutzera joango dira Usurbilera eskualdetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 21a, 18:15

Egun, Getxoko Udalak udal garbiketa, udal hondakin solidoen batuketa eta garraioaren eta antzeko zerbitzuen kontrataziorako baldintza teknikoen baldintza-agiriaren proposamena aurkeztu berri du, zerbitzu hauek hurrengo 8-10 urtetarako esleitzeko, tokiko Bilduk jakinarazi duenez. "Ezarritako baldintza horiek gure herriko zabor bilketa eta kudeaketa baldintzatuko dute hurrengo egunetan. Horregatik, eta gaiaren garrantzia ohartarazteaz gain, ahal dugun informazio gehien helarazi nahi dizuegu hiritar guztiei", azaldu dute ezkertiarrek. Gaur bertan, Bizkaiko Bilduk antolatutako hitzaldi zikloaren lehenengo saioa izango da, 19:00etatik aurrera, Batzar Nagusietako hitzaldi aretoan (Hurtado Amezaga 6, Bilbo). Larunbatean, berriz, Atez Ate zabor bilketa sistema ezagutzera joango dira Usurbilera, Plentzia eta Gorlizko Bilduk antolatutako txangoan. Ekimen horretan, Usurbil Zero Zabor elkarteko kideek atez-ateko sistemarekin hondakinak nola biltzen diren erakutsi eta azalduko dute. Bisita gidatua goizeko 9etan handiko da eta bi ordu eta erdi inguru iraungo du aipatu udalerriko kaleetan barna. Parte hartzeko, honako helbide elektronikoa idatzi beharko da: bilduplentzia[abildua]gmail.com. Argazkian, oraingo zaramontziak Plentziako kaleetan / © Kandelaria Kultur Elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun