Ertzain bat harrapatu du auto batek Avanzadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 22a, 00:19
Ertzain bat zauritu da gaur ibilgailu batek harrapatuta Avanzadako errepidean (BI-637), horren aurretik izan den istripu baten atestatua egiten ari zenean, Erandion, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Ertzaintzaren hainbat agente 13:00etan ezbehar horren aurretik izan den istripuaren atestatua egiten ari ziren, lehen aipatutako errepidean, Getxoko noranzkoan. Ibilgailu batek kontrola galdu du eta agenteetako bat harrapatu du. Horren ostean, ertzaina Gurutzetako ospitalera eraman dute artatzera. Ez du zauri larririk, Herrizaingo Sailaren arabera. Argazkian, pare bat ertzain trafikoa zaintzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun