Udako aisialdi jardueretan begirale izateko izen-emate epea zabalik dago Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 22a, 15:44

UDA12 kanpainan begirale modura lan egiteko interesa dutenek beraien eskaerak eta curriculumak Sakoneta kiroldegian aurkeztu beharko dituzte, Sabino Arana kaleko 77. zenbakian, goizeko 8:30etik 20:30era, gaurtik ekainaren 8ra arte. Udal iturriek zehaztu dutenez, beharrezkoa da aisialdirako begirale titulua edukitzea, edo Eusko Jaurlaritzako sailak homologatutako baliokidetza, eta horretaz gain euskarazko maila gutxienez PL2 izatea. Bestalde, EGA titulua beste 9 puntu dira; beste titulu batzuk adibidez kirol begiralea, lehen laguntza edota uretako begiralea puntu bi balio du bakoitzak. Aurreko urteetan UDA kanpainetan parte hartu izanak ere 7 puntu gehitzen du, eta bestelako kanpainetan begirale moduan egon direnek 3 puntu gehituko izango dute. Azkenik, Leioako aisialdi talderen bateko kideek 5 puntu gehiago izango dute eta leioaztarrak direnek 2 puntu gehiago. Informazio gehiago, 944 008 059 telefono zenbakira deituz eskura daiteke. Argazkian, bestalde, zabalik dago Iñaki Saez udako futbol topaketetan izena emateko epea / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun