Gizon bat atxilotu dute Getxon emaztea eta semea eraso dituelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 22a, 17:54

Ertzaintzak 56 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Getxo udalerrian, emaztea eta semea erasotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, semeak berak eman du abisua gauerdiko 12ak baino minutu batzuk lehenago, aitak jo duela esanez, ama kolpatu ez dezan erdian jarri denean. Polizia iturrien arabera, mutilak lepoan ubeldura zeukala egiaztatu dute bertaratutako ertzainek, dirudienez aita bera itotzen saiatu zelako. Gauzak horrela, 56 urteko gizonezkoa atxilotu dute agenteek, semearen aurkako etxeko indarkeria eta emakumearen kontrako genero indarkeria delituak egotzita. Argazkian, emakumeenganako erasoen kontrako kontzentrazioa Itzubaltzetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun