Udal instalazioen "utzikeriaz" kexu da Erandioko PSE-EE

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 22a, 19:14
Hainbat udal instalazio "ardura falta eta utzikeria egoeran" daudela salatu du gaur Erandioko PSE-EEk. Juan Otermin sozialisten bozeramailearen arabera, "udal arduradunak ez dira itoginez eta hezetasunez kezkatzen ari, ezta azpiegitura batzuen irisgarritasun arazoez ere". Horren adibide bezala jarri dute PSE-EEkoek "Josu Murueta kultur etxeko liburutegiko zein ikasketa guneko erabiltzaileek balde ibilbide amaigabea saihestu behar izaten dutela"; eta, besteak beste, "Astrabuduako kiroldegian ezintasun fisikoa daukaten lagunek bide luzea egin behar dutela aldagela eta komunetara heltzeko". Horretaz gain, "espaloiak hondoratu eta fatxadetatik baldosak erori" dira hainbat kirol instalazioetan, Oterminen arabera. Hori dela eta, udal azpiegitura guztiak gainbegiratu eta, horiek konpontzeko, berehala ekiteko plana egitea exijitu dio Udalari Erandioko PSE-EEk. Argazkian, itoginak Josu Murueta kultur etxean / © Erandioko PSE-EE.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun