Ostegunean buka daiteke Metro Bilbaoko azken hilabeteetako lan-gatazka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 22a, 23:43

Metro Bilbaoko sindikatuek eta zuzendaritzak azken hilabeteetako lan-gatazkari amaiera jarriko liokeen hitzarmena sina dezakete ostegunean, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Aurretik, langileek hitzarmenarekin bat egin beharko dute, bihar egingo dituzten asanblada ezberdinetan. Oraingoz, langile eta zuzendaritzak aurre-akordioa adostu dute. Lan Harremanetarako Kontseiluaren bitartekaritza beharrezkoa izan da, baina atzoko bilerak emaitza utzi zuen. Orain, langileek akordio hori berretsi beharko dute bihar egingo dituzten asanblada ezberdinetan. Argazkian, metroko langileek egindako mobilizazioetariko bat / © LAB Metro Bilbao.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun