
UKTEST taldeak Txalaparta Jaiaren 9. edizioa du aurtengoa. Baina aurreko urtetan ez bezala, uda ostean izan beharrean, aurretik egingo dute. Hain zuzen, ekainaren 16an, larunbatarekin, entzungo dira ttakunak Telletxe plazan. Txalaparta meditazioa, txalaparta ikastaro azkarra eta Txalamobil proiektuaren pelikula izango dira aurtengo nobedadeak. Hala ere, ohitura bihurtzen ari diren bazkari herrikoia eta kantaldia, edota perkusio tailerra eta ikuskizuna ere izango dira egun horretan. "Gauza berri asko eta erakargarriak prestatu ditugu txalaparta zaleak eguna primeran pasa dezaten. Ez dago esaterik mundu guztia dagoela jai honetara gonbidatua!", adierazi dute Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldekoek. Argazkian, besteak beste, Txalamobil proiektuaren pelikula egongo da ikusgai aurtengo Txalaparta Jaian / © Txalamobil Herriz Herri - Dinastia Trini.