Emakumeen topaketa egingo dute larunbatean Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 23a, 10:55

Emakunderekin elkarlanean, Uribe Kostako Emakumeen Topaketa egingo dute larunbatean, maiatzak 26, Urdulizko Inola elkartearen egoitzan, Torrebarri bideko 1. zenbakian. Aurtengo topaketa laugarrena da eta, oraingo honetan, "egiturazko erreformek" emakumeen eta gizonen arteko ekonomia esparruko desberdintasunean duten eragina aztertuko dute; baita estrategiak bilatzeko lan eta ideia trukaketa egin ere. Horrenbestez, goizeko 10:30ean abiatuko dira jardunaldiak, Anabel Landa Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen presidente eta Berangoko alkatearen eskutik. Horretaz gain, goizean zehar, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batek, Uribe Kostako Kontseiluko emakume bik eta Maria Jose Martinez EHUko irakasleak hartuko dute hitza. 14:30ean bukatuko dira jardunaldiak. Oraingo honetan ez da aurretik izena eman beharko. Argazkian, hainbat emakume Sopelako udaletxe aurrean bilduta / © Sopelako Udala.

Egitaragua:

10:30 Uribe Kostako IV. Emakumeen Topaketa aurkezpena.
10:35 Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Lehendakaria eta Berangoko Alkatea Agurra. Anabel Landa Gaubeka.
10:45 Emakundeko ordezkari bat.
10:55 Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari bat.
11:05 Uribe Kostako Kontseiluko emakume bi.
11:15 Ponentzia Maria Jose Martinezek egingo du (EHUko Irakaslea).
11:50 Eztabaida.
12:00 Topaketaren lan dinamika aurkezpena.
12:05 Hamaiketakoa.
12:30 IV. Topaketaren emakumeen lan taldeak.
13:45 Eztabaida.
14:30 Amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun