Ostegun honetarako, maiatzak 24, gasa ustiatzeko "fracking" izeneko teknikari buruzko hitzaldia antolatu du
Eztabaida gune antiautoritarioak. Fracking Ez! Bilboko taldeak emango du. Horrenbestez, 19:30ean izango da hitzordua, Algortako Villamonte plazako A4 zenbakian duen lokalean. Ez ohiko gasa ustiatzeko "fracking" bezala ezagutzen den teknika hainbat herrialdetan erabilia izan da, gehien bat Amerikako Estatu Batuetan. Bertan, ustiaketa horietara lotuta dauden hainbat arazo ikusi dira, Fracking Ez! taldeak dioenez. Gurera etorrita, "Araba gasa duen zonalde baten erdigunea bilakatu da eta Eusko Jaurlaritzak, SHESAren bidez, iragarri du frackingaren bidez bertan dagoen gasa ustiatzeko teknikaren bideragarritasun ekonomikoa ikertzeko nahia azaldu du. Esplorazioa Enara deitutako baimenean egingo da, Araba, Trebiñuko Konderria barne, hartzen duena", bilbotarrek zehaztu dutenez. Argazkian, fracking-aren kontra Amerikako Estatu Batuetan / cc-by
ProgressOhio.