Abian da Algortako San Inazio jaietako kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 23a, 12:37

Uztailaren 27tik 31ra bitartean ospatuko dira aurten Algortako San Inazio jaiak. Hain zuzen ere, horien irudia izango dena aukeratzeko, kartel lehiaketa deitu du Algortako jai batzordeak, urtero legez. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Horrenbestez, ekainaren 7ko arratsaldeko 6ak arte egongo da lanak entregatzeko aukera. Horretarako, parte hartzaileek Algortako Villamonte plazako A4 zenbakian dagoen Eztabaida gunera jo beharko dute. Egun horretan jai batzordeak osatutako epaimahaiak hiru aukeratu eta bere Facebook orriaren zein webgunearen bidez zabalduko ditu, jendeak gogokoena bozka dezan ekainaren 14ra arte. Edozein zalantza izanez gero, aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com e-posta helbidera jo daiteke. Argazkian, jaien hasiera hurbiltzen doa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun