
Indie musika egiten duen Astrabudua, Leioa eta oro har Uribe Kostako
Urban taldeak "Sed de sal" kaleratutako lehen diskoa estreinatuko du bihar, osteguna. Aurkezpena Bilbo Zaharreko
Bilborock aretoan izango da 20:00etatik aurrera, sarrera doakoa izango dela. Diskoaz gain, bandan sartu diren azken musikariak ere ezagutzeko parada izango da biharkoan. Bestalde, hitzordua bikoitza izango da, kontzertu berean,
Moncada 20 talde bilbotarrak ere joko baitu. Taldea orain bi urte osatu zuten Moebius eta Compromiso bandetako kide ohiek, ordura arte egiten zuten musika irauli nahian. Iaz,
Guaitorock txapelketan aritu eta hirugarren sailkatuz iren Txorimalo gaztetxean egindako finalean. Dagoeneko, 12 abesti dituen CD-a eskuragai dago Itzubaltzeta / Romoko
Brixton Records musika dendan (Kresaltxu 4), Astrabuduako Waiki Surf dendan (Lurberri 4) eta Mungiako Moon Rock saltokian (Lauaxeta olerkari 54). Telefonoz ere saltzen dute, 619 063 145 zenbakira deituta eta kontzertuetan eskuratzeko aukera izango da. Argazkian, Urbanek arrakasta handia izan zuen pasa den abenduaren 9an Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertuan / © Urban.