Metro Bilbao garraio enpresak ostiraletan ohikoa den gaueko zerbitzua indartuko du, Athletic eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala dela eta. Gauzak horrela, 23:00etatik eta goizaldeko ordu bietara arteko maiztasunak areagotuko dituzte: 6 minuturo ibiliko dira trenak Bilboko geltokietan zehar; 12 minuturo Santurtzirako tartean, eta Bidezabalerakoan; eta gutxi gora behera ordu erdiro Plentziara arteko zatian. Hala ere, eskualdean geratzen direnek hainbat aukera izango dituzte partidaz gozatzeko. Besteak beste, Getxo udalerrian, pantaila erraldoi bi ipiniko dituzte: bata, Algortako Telletxe plazan; eta bestea, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenian. Gauza bera egingo dute Plentziako Jai Alai pilotalekuan, Atxiki taberna eta Udalaren eskutik. Leioari dagokionez, Kandelazubietan jarriko dute pantaila erraldoia. Eta Gorlizen, frontoian, txosna eta guzti, 19:00etatik aurrera. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon makina bat jarraitzailek zuzenean ikusi zuten partida maiatzaren 9ko Europako Ligako finala, tartean Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak.