Bi lagun atxilotu dituzte erakusleihoa apurtuta Algortako denda batean lapurtzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 24a, 18:34

Getxoko Udaltzaingoak bi gizon gazte atxilotu ditu indarkeriaz egindako lapurreta egotzita, Algortako denda bateko erakusleihoa apurtu ondoren. Gertaeraren berri astearteko 23:30ak aldera izan zuten, zentro koordinatzailean auzokide baten deia jaso ondoren. Bertaratu ziren udaltzainek tapizgintzako denda bateko erakusleihoa apurtuta zegoela egiaztatu zuten eta komertzioaren barruan zein kanpoan odol arrastoak zeudela; baita hurbileko auto baten azpian estolda-estalki bat zegoela ere. Udal iturrien arabera, denda barruan gazte bi ezkutatua aurkitu zituzten tokiko poliziek, eta horietako batek zauri sakona zuen esku batean. Indarkeriaz egindako lapurreta bat egotzita atxilotu zituzten biak. Mutiletako bat Gurutzetako erietxera eraman behar izan zuten zauritutako eskua sendatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun