Getxoko udaltzainek gidari bat atxilotu dute baimendutako alkohol tasa boskoiztea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 24a, 18:54

Getxoko udaltzainek pertsona bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, bide segurtasunaren kontrako delitua leporatuta. Tokiko iturriek azaldutakoaren arabera, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek koordinazio gunera deitu zuen, ibilgailu bat era irregularrean zirkulatzen ari zela ohartaraziz. Udaltzainen patruila batek geldiarazi zuen autoa eta agenteek ikusi zuten gidariaren "baldintza psikofisikoek" edari alkoholikoak hartu izana agerian uzten zutela. Horregatik, alkoholemia-froga egin zioten eta 1,20 eta 1,23 miligramo alkohol litro eman zituen, baimendutako gehiena 0,25 miligramo alkohol litro direnean. Aipatutako pertsona atxilotua izan zen, eta behar diren dilijentziak bete ondoren epailearen esku utziko dute. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun