Pinosoloko kiroldegia altxatzeko kontratuaren baliogabetzea lortzeko, ekintza legalak martxan jartzea exijitu dio
Leioako Bilduk Udalari. Koalizio ezkertiarrak gaur zabaldutako prentsa ohar baten bitartez azaldu duenez, "Lehiaren Defenentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ) frogatutzat eman du Arcain esleitze prozesua kudeatu zuen enpresak eta proiektua lortu zuten bi sozietateek (Aros Estudio de Arquitectura eta Excavaciones Viuda de Sainz) informazioa elkarbanatu egin zutela". Bilduren arabera, agian 10 milioiko isun bati aurre egin beharko diote aipatu enpresek, "LDEZk baitia eginiko falta oso larria dela". Ildo berean, "nahiz eta LDEZk iruzurra frogatutzat eman", EAJ eta EB-k Pinosoloko proiektua "enpresa berdinekin aurrera" atera nahi duela salatu dute ezkertiarrek. Halaber, PSE-EEk eta PPk eginiko kontratu ebazpen proposamenaren kontra agertu da Bildu, "ebazpenak iruzur egin duten enpresei 4 milioi ordaintzea suposatuko lukeelako". Argazkian, Elixabete Moral eta Arkaitz Fullaondo Leioako Bilduko zinegotziak prentsaurreko batean.