Getxoko Udaltzaingoak lagun bat atxilotu du, Gasteizko epaitegi batek hori atxilotu eta espetxean sartzeko agindua emana baitzuen. Udal iturriek zabaldu dutenez, Koordinazio Zentroan dei bat jaso zuten pasa den ostiralean, hilak 25, 14:00ak aldera, gazte bat Algortako Sarrikobaso kaleko denda bateko beharginak molestatzen ari zela esanez. Udaltzain-talde bat bertaratu zen saltokira eta gaztearen nortasuna egiaztatu zuen. Zentraletik jakinarazi zuten bere aurkako atxilotze eta espetxeratzeko agindua indarrean zegoela. Horregatik, atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten. Azken horrek espetxean sartzea agindu zuen. Bestalde, atzo, igandea, 19:00ak aldera, Getxoko bizilagun gazte bat atxilotu zuten ezaguna zuen pertsona bati herio-mehatxua egitea leporatuta. Gertakariak Areetan izan ziren, gazteak eta ustezko biktimak liskar gogorra izan zutenean. Horrek irain eta herio-mehatxuak egin omen zizkion, ganibeta eskuetan zuela. Udaltzain-talde bat ohartarazita, gaztea atxilo eraman zuten, epaitzeko eginbideak bideratuz.