Hilaren 23an San Juan gaua izango da, Euskal Herri osoan udako ekinozioaren inguruko ospakizun paganoak mantendu dituen gaurik luzeen eta xelebreena. Gau hori, euskal mitologiako gordeleku bilakatu da Leioan, bertako Akelarre Batzordeak dozena bat urtez egindako lanari esker. Mendibile gaztetxea zen hartan sortu eta urtez urte sorginak, lamiak, galtzagorriak eta hamaika pertsonai gehiago Leioako Txosna Batzordeak lehenengo eta Maritxu Teilagorrik geroago jarritako suaren inguruan dantzan aritu dira, era parte-hartzailean. Izan ere, Leioako eta inguruetako auzotarrak dira akelarrea antzezten eta dantzatzen dutenak, nahi duenak har dezakeela parte. Bihar, asteazkenarekin, 14. akelarrearen entseguen bigarren saioa burutuko dute. Ekimenaz barrutik gozatu nahi dutenek txosnak jartzen diren aparkalekuan arratsaldeko 7:15ean agertzea baino ez dute egin behar, bertan izango baitute Banangoa eta Sorgindantza birpasatzeko aukera, besteak beste. Bertaratzerik ez duenak
akelarrea.leioa[abildua]gmail.com posta elektronikora mezuren bat bota edo
Facebook-eko horman idatz dezake. Argazkian, pasa den igandean lehenengo entseguan dozena bat lagun bildu ziren / © Leioako Akelarrea.