Kukutza eraitsi ostean uribekostar bat zauritzea egotzita epaituko dute bihar hainbat ertzain

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 29a, 20:10

Pasaden irailean, Ertzaintza Errekaldeko Kukutza III gaztetxea indarrez hustu ostean, gune askeari babesa adieraztera gerturatu zen jendearen kontra oldartu zen. Hainbat zauritu eta atxilotu izan ziren, eta, horren ondorioz, zauritu askok salaketa jarri zuten Bilboko epaitegian Ertzaintzaren "gehiegikeria" salatzeko asmoz. Salaketetatik bat behintzat onartua izan da eta Uribe Kostako lagun baten atxiloketan ibili ziren ertzainek falta-epaiketa izango dute, atxilotuari kalte fisikoak eragitea egotzita, Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, bihar, maiatzak 30, izango da judizioa Bilboko Instrukzioko 10. zenbakiko epaitegian, eguerdiko 12etan. "Jazarpena, 2011ko irailaren 23an gertatu zen, Ertzaintzak, Kukutzaren eraispena burutzen zen bitartean, Errekaldeko denda batean karga polizialengatik babestuta zegoen jendea erasotu zuenean. Bi polizia, komertzioaren barruan zegoen gazte bat indarrez hartu zuten. Haietako batek bere besaurrea gaztearen lepoan jarri zuen eta gazteak bizkarra pareta baten kontra zuen bitartean, bigarrenak kolpe gogorra eman zion buruan. Kolpeak tinpanoaren zulaketa eragin zion gazteari eta hau izango da hain zuzen ere epaiketa burutzeko arrazoia", GASekoek azaldu dutenez. Argazkian, 2011ko irailaren 21ean, Ertzaintzak indarrez hustu zuen Kukutza III Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea / © Bilboko Branka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun