Ostegun honetarako, maiatzak 31, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alor publikoan bi orduko lanuztea deitu du LAB sindikatuak. ELA eta EILAS sindikatuek greba deialdia bertan behera uzten zutela iragarri ondoren hartu zuen erabakia langile erakunde abertzaleak. Gauzak horrela, 11:00etatik 13:00etara izango dira geldialdiak, eta goizean elkarretaratzeak eta arratsaldean manifestazioak egingo dituzte. Nafarroan, berriz, egun osoko greba deialdia mantenduko dute, ELAk eta EILASek egin zuten moduan. Baina, eskualdeka ere egingo dituzte mobilizazioak. Hartara, 11:30ean abiatuko dira Erandioko udaletxeko plazatik. Bitartean, Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak ere kalera irteteko eta mobilizatzeko deia egin du. "Hezkuntzan egin nahi dituzten murrizketen kontra eta sektore publikoaren aurkako erasoei aurre egingo diegu", adierazi dutenez. Argazkian, 2010eko maiatzaren 25ean. Getxoko udaletxearen aurrean egin zuten eskualde mailako kontzentrazioa ELA, LAB eta EILASek.