AGAk zabaldu duenez, ""sistema kapitalistak hondoa duenean eta gazteon egoera inoiz baino okerragoa den garai hauetan, (langabezia, etxebizitza eskubide eza, kale gorria…) inoiz baino beharrezko ikusten dugu gizartea eta bereziki gazteria miseriara kondenatu duen sistema aseezin honen gainbehera. Horren harira, Nekane Jurado izango dugu hizlari lanetan; kapitalismo basati horren aurrean alternatiba erreal eta gauzagarria den Denboraren Bankuaren filosofia eta funtzionamendua azalduz".
Bestalde, dagoeneko hurrengo kultur ekimena aurreratu du Eztabaidak. Ekainaren 5ean, "Invertidos y rompepatrias: Socialismo y homosexualidad en el Estado Español" liburuaren aurkezpena egingo dute Villamonteko lokalean, C. Piro egilearen eskutik. Arratsaldeko 19:30ean izango da ekitaldia.
Ekimeneko kartela
