Liburuaren azala

Bihar, ostiralarekin, Miguel Aguerralde idazle kanariarrak "Ultima parada: la casa de muñecas" bere azken eleberria aurkeztuko du Itzubaltzeta / Romon. Solasaldia eta liburuen sinatze ekitaldia arratsaldeko 6etan izango dira, Gorbeia kalean dagoen Gobelaurre liburutegian. Euskal Herrian aurreikusita duen ekitaldi bakar horretan Aguerraldek bere laugarren nobelaren protagonista aurkeztuko du: Matthew Leland inspektore irlandarra, polizien artean "Matt el rojo" ezizenez ezagunagoa. Leland-ek beldurrezko thriller horretako misterioari ekingo dio, Kanaria Handiko Las Palmas hirian urtero desagertzen diren hamarnaka pertsonak aurkitzea, alegia. Zortzi urteko ikerketa zehatzen ostean, infernura hurbilduko duen puzzlearen azken zatia topatuko du: panpina-etxea. "Ultima parada: la casa de muñecas" labetik irten berria da, orain dela bi aste sarean eta pasa den ostiralean liburutegietan jarri baitzuen salgai 23 Escalones argitaletxeak. Argazkian, idazlea / © Miguel Aguerralde.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!