Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Igandean, ekainak 5, goizez irekiko da soilik.
Udal liburu-bildumara pasatzen ez diren hainbat liburu interesgarriak gerta daitezke publikoarentzat eta, hori dela eta, udal liburutegiek saltzea erabaki zuten, Getxoko lau udal liburutegietako garbiketan baztertutako aleekin batera. Horrela sortu zen Bigarren Eskuko Liburu Azoka. Aurreko ekitaldian 15.000 bat liburu saldu ziren bertan eta onarpen zabala izan zuen ekimen horrek.
Dirua Perura
Aurten bilduko den dirua Perualde GKEri emango zaio. Erakunde hori proiektu bat garatzen ari da Limako El Volante auzoan hezkuntza indartzeko eta komunitatearen garapenerako. Peruko hiriburuko auzo txiro horretako umeen, gazteen eta gurasoen mesederako ekimena da proiektua eta hezkuntza, trebakuntza, kirol eta familientzako jarduerak barne hartzen ditu.