Bihartik aurrera metroa gau osoan zehar ibiliko da ostiraletan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko mai. 31a, 19:22

Ostiral honetan, ekainak 1, ekingo dio udako ostiraletako zerbitzu etengabeari Metro Bilbao garraio enpresak. Goizaldeko ordu bietatik 6etara luzatuko da. Trenak asteburuko hiru egunetan ibiliko dira, gelditu barik, irailaren 30era arte. "Udako hilabeteetan, eta gure sareko herrietako jai gehienak ere hemendik aurrera izaten direnez, asteburuetako gauetan zerbitzu-eskaria handitzen delako luzatzen dugu eskaintza", azaldu dute tokiko arduradunek. Argibide gehiago nahi izanez gero, hemen begiratu daiteke zer ordutan igarotzen diren trenak geltokietatik: www.metrobilbao.net. Argazkian, metro bat jendez lepo artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun